FABRICA-T
DISEINU ETA EKOIZPENA
¿Zer egiten dugu?
Arkitektura eta fabrikazio digitalarekin lotutako lanak egiten ditugu unibertsitatea
eskaintzen dizkigun tresnak erabiliz (laser mozketa makinak, 3D inprimagailuak,
fresatzeko makina…), maketak, erakusketa panelak eta dekorazio lanak egiteko.
Enpresa irakasleen tailer eta ekimen ezberdinetan parte hartzeko prest dago, hala
nola fabrikazio digitalarekin erlazionaturiko ikasleen lanak egiteko ere.

+100
PROIEKTU
+50
BEZERO
+20
ELKARLAN
+10
URTEKO ESPERIENTZIA
¿Nortzuk gara?
Fabrica-T Junior Enpresa bat da, irabazi-asmorik gabeko ikasle elkartea, unibertsitateko ikasleek zuzendua non irabaziak ikasleen prestakuntza eta diseinu digitalarekin lotutako hezkuntza jardueretan inbertitzen den. 2014 urtetik aktibo gaude, ikasle talde batek erabili gabe zegoen laser bidezko ebaketa makina bat erabiltzea erabaki zutenetik, gaur arte Enpresa bigarren belaunaldiak zuzentzen du eta hirugarren bat dagoeneko sartzen ari da.
Zuri egokitutako produktu eta maketak eskuragarri
Harremanetan jarri
Egin zure eskaera klik baten bitartez gurekin harremanetan ipintzeko.
- +943 01 85 95
- tallerfabricat@gmail.com
- Oñati Enparantza, 2, 20018 Donosti
¿DISEINU PERTSONALIZATU HOBERENA NAHI DUZU?
Galdera orokorrak
Zer eskaintzen diegu arkitektura eskolako ikasleei?
Momentu puntualez gurekin lankidetzan aritzeko aukera etorkizunerako proiektutan, proiektu pertsonal bat aurkeztu gure taldearen laguntzarekin garatzeko edo enpresako kidea egin eta aurkeztu ditugun aukera guztietaz baliatu.
Zer onura lortzen dituzte enpresako kideek?
Kideek ez dute onura ekonomikorik lortzen Fabrica-T-en parte hartzeagatik. Hala ere, fabrikazio digitalarekin loturiko gaiak ikasiz gain, esperientzia lortuko dute negozioak kudeatzen eta kontaktu sarea handituko dute autokudeaketari eta Junior Enpresen Euskal Federazioari esker, ondorengo lan integrazioa errazten eta unibertsitateko prestakuntza osatzen eta aberasten.
Zer egiten da eta nola finantzatzen da enpresa?
Arkitektura eta fabrikazio digitalarekin lotutako lanak egiten ditugu unibertsitatea eskaintzen dizkigun tresnak erabiliz (laser mozketa makinak, 3D inprimagailuak, fresatzeko makina…), maketak, erakusketa panelak eta dekorazio lanak egiteko. Enpresa irakasleen tailer eta ekimen ezberdinetan parte hartzeko prest dago, hala nola fabrikazio digitalarekin erlazionaturiko ikasleen lanak egiteko ere.
Zer da ikasle elkarte bat?
Ikasle elkarte bat, EHU / UPV-ren araudiaren arabera, goi-mailako hezkuntza,
kultura eta unibertsitateko ondasunak defendatzen ditu, garapen zientifikoa, kulturala edo artistikoar sustatzen du eta jarduera profesionalak edo bestelako analogiak egiteko prestatzen du.
Zer da Junior Enpresa bat?
Junior Enpresak irabazi-asmorik gabeko gazte elkarteak dira, unibertsitateko ikasle gazteek sortuta eta kudeatuta. Euren unibertsitateek material eta hezkuntza laguntza eskaintzen diete irakasleen esku. Junior Enpresek aholkularitza zerbitzuak enpresa, komunitate, erakunde eta negozio talderentzat eskaintzen dute batez ere. Horri esker, kideei unibertsitatetik lan mundura hurbiltzeko aukera ematen die.